top of page

IRAKASLEENTZAT INFORMAZIOA

Irakaslea bazara eta zure ikasleekin BreakOut hau erabili nahi izanez gero informazio hau eskertuko duzu. Pasahitza guztiak eta jolasaren azalpena dokumentu batean bildu ditut. Dokumentu hau eskuratzeko emaila bidali dezakezu: leticiaplaza.irakasle@gmail.com

​

BreakOut honen bidez nutrizioan parte hartzen duten aparatu eta sistema guztiak birpasatzen ditugu, digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuak.

​

A sobrean hitz gurutzatuen jolasa inprimatuta ematen diet ikasleei, modu errezagoan bete ahal izateko.

​

B sobrean zirkulazio-sistemaren atalak agertzen dira, odolak egiten duen ibilbidearen arabera ordenatzeko. Txartel batzuetan tinta ikustezinarekin letra batzuk agertzen dira, UV linternarekin ikusten direnak. Beste jolas bat sartu nahi izanez gero pasahitza berdina erabili beharko duzu jolasean aurrera jarraitu ahal izateko.

​

Jolasaren amaieran giltzarrapoekin itxita dagoen kutxa bat daukagu. 6 giltzarrapo ipini ahal izateko tresna berezia erabiltzen dut, talde guztiek amaitu arte kutxa ireki ahal izatea ekiditen duena. Kutxa honen barruan nahi duzuna sartu dezakezu, nire kasuan bihotz bat eta gominolak aurkitu dituzte.

​

Ordu beteko saioan egiteko pentsatuta dago. Talde bakoitzak ordenagailu batekin lan egin du, talde lana sustatzeko. Ikasle kopurua dela eta 4 talde baino gehiago egin nahi izanez gero, zenbait taldek "team" bera erabili beharko dute eta jolasak orden berean egingo dituzte.

​

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi, edozein zalantza argitzeko prest egongo naiz.

Kontaktatu
bio ikasten.png

BREAK OUT

Bio-Geo 3DBH

Organo lapurketa!!!!!
bottom of page