top of page

Animalia bakoitza bere habitatera itzultzeko...

Jarraian dituzuen arauak ondo irakurri eta ez hasi jolasten argi izan arte, bestela misioak errepikatu beharko dituzue, denbora asko galduz!

Ordena!

 

4 misio dira eta 4ak egin behar dira bata bestearen atzean.

Hurrengo misioak desblokeatzeko pasahitza lortu beharko duzue, beraz ezingo duzue aurrera egin aurreko misioa amaitu arte!

Talde lana da!

Ez ahaztu taldeka egin behar duzuela, mesedez guztion erritmoa errespetatu eta ez jarraitu aurrera zuen kabuz bidetik ikaskideak galduz. Helburu nagusia guztiok ondo pasatzea da, ez korrika eta presaka eginda lehenengoak amaitzea!

Debekatuta!

 

Ordenagailuan irekita egon daitekeen pestaina bakarra jolasarena da. Aurrera egiteko laguntza behar izanez gero irakasleari eskatu eta berak emango dizkizue pistak edo non bilatu dezakezuen azalduko dizue.

Pasahitzak

 

Misio bakoitzaren amaieran pasahitza bat lortuko duzue aurrera jarraitu ahal izateko. Kontuz! Ez itxi misioaren pantaila pasahitza lortu duzuela ziurtatu arte, bestela berriro jolastu beharko duzue eta gehiago tardatuko duzue animalia bakoitza bere tokira eramaten!

KANDADOAK IREKITZEKO EZ DA INDARRA EGIN BEHAR!

bottom of page