top of page
Captura de pantalla 2019-02-01 a las 19.

Nutrizio funtzioan parte hartzen duten aparatu eta sistemak birpasatzeko modurik onena! Biologia-rekin jolasten.

​

Break Out bat modan dauden scape room-etan oinarritutako jolasa da. Kasu honetan, helburua lortzeko proba desberdinak web gune baten bidez lortuko dituzte gure ikasleek.

Ospitaleko langileak zarete. Organo emailea den paziente bat hil da eta bere organoak lapurtu dituzte! Organoak transplantatu ahal izateko denbora agortuko da ez badugu organo lapurra harrapatzen!

Hau da jolasaren abiapuntua! Digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuetan oinarrituta jolasen bidez lapurtutako organoak berreskuratu behar ditugu! Ordu beteko saioan egiteko pentsatuta dago. 

​

Zure klasean jolastu nahi? Web-gunean sartu besterik ez duzu egin behar! Baina amaiera bizia eman nahi izanez gero, bihotza gordetzen duen kutxa giltzarrapoekin itxi beharko duzu! Bihotzaz gain beste zeozer aurkituko dute zure ikasleek?

bottom of page