top of page

MITOSIA STOP MOTION BIDEOEN BIDEZ

4.DBHn BioGeo-ko 2. gaia zelulen ugalketari dagokio. Gai hau Flipped Classroom metodologiaren bidez landu dugu. Gai osoa 5 bideotan azaldu dugu Biologia ikasten youtubeko kanalean. Bideo hauetan galderak txertatu ditut Edpuzzle aplikazioaren bidez, ikasleek etxean bideoak ikusten dituzten bitartean galderak erantzuten joateko.

​

Honetaz gain, Cornell notes metodologian murgildu gara. Ikasleek apunteak hartzeko plantila bat erabili dute bideoetatik informazioa  lortzen joateko.

​

Metodologia honi esker, klase orduak jarduera aktiboagoak egiteko aprobetxatu ditugu, eta horien artean dago hemen erakutsi nahi dizuedana. Mitosia azaltzeko Stop Motion bideoak grabatu dituzte ikasleek taldeka. Hona hemen egindako bideo batzuk:

bottom of page