Gaur 3. DBH-ko ikasleekin ugalketaren gaia birpasatzea tokatzen zitzaigun, datorren asteko azterketara begira. Instagramen gabiltza gaiaren atal desberdinak birpasatzen inkesta laburren bidez, baina gaurko birpasoa orokorra zen eta galdera mordoa erantzun behar genituen.
Helburu horrekin erabili dugu Socrative webgunea. Plataforma honek quiz aukera desberdinak eskeintzen ditu, baina klasean birpasoa egiteko interesatzen zaiguna "space race" da. Jolas honetan ikasleek galdera eta erantzunak mugikorrean ikusten dituzte (gaurko kasuan binaka eta hirunaka) klaseko arbela digitalean lasterketaren emaitza finala ikusten delarik. Modu honetan klasea kontrolpean baina lanean motibatuta mantentzea errezagoa da, talde bakoitzak bere erritmoan erantzuten ditu galderak eta momentuko pikea eragozten dugu.
Jolastu ondoren socrative eskeintzen duen report-a erabili dugu galderak banan banan aztertzeko eta zalantzak argitzeko. Honen ostean galdera eta erantzunen ordena aldatuta berriro jolasteko aukera izan dute, eta lortutako emaitzak askoz hobeak izan dira!
Berriro ere gamifikazioaren bidez ikasteko aukerak aprobetxatu ditugu ikasleen interesa eta motibazioa sustatzeko!
Comments