top of page

2 Misioa:

Lan garrantzitsua daukazue aurretik! Natura baliabideak identifikatu eta gero, zuen ikerketarekin jarraitzeko prest zaudete! Animo!


Oraingo honetan ENERGIA ITURRIAK aztertu behar dituzue.

Gizakiok erabiltzen dugun energia gehiena energia elektrikoa da, baina energia elektrikoa lortzeko beste energia mota batzuk erabiltzen dira iturri gisa.

Energia iturri hauek identifikatu, aztertu, eta energia elektriko nola bihurtzen diren ikertuko dugu.


Lortutako informazio guztia taula batean jaso beharko duzue. Aurreko linkan dagoena erabili dezakezue eredu moduan.

​

Zentral elektrikoen eskemak eta irudiak identifikatzen ikasiko duzue.

​

Zorte on!

​

Misio hau betetzeko binaka elkartu behar zarete. Gogoratu ezin zaretela aurreko misioan parte hartutako lagunekin elkartu! Misioa lortzeko taula eta irudiak beteta entregatu behar dituzue beheko linkan, baina honetaz gain froga praktiko batekin topo egingo duzue, banaka egin beharrekoa! Eta ez ahaztu aurrera jarraitu ahal izateko misio honen ondorioak atera behar dituzuela, zeintzuk dira 2018ko gizakiei bidali nahi dizkiezuen gomendioak?

2 Misioa: About
bottom of page