4 Misioa
Lan ona egin duzue orain arte!
Gutxi falta da 2018 urtean dauden lagunekin kontaktatu ahal izateko! Segi horrela!
​
Aurreko misioan aztertutakoaren arabera, jakingo duzu gizakiok sortzen ditugun hondakinak arazo larria direla!
​
Baina arazo hau hobeto ulertzeko bideo batzuk ikusiko ditugu!
Ondorioak ateratzeko momentua heldu da!
​
Zuen etxeetan egiten duzuen hondakinen kudeaketa aztertu behar duzue, hurrengo galderei erantzuteko:
​
Ze hobekuntza egin ditzazket?
Nahiko birziklatzen dugu?
Plastiko gehiegi erabiltzen dugu?
​
Lortutako ideiekin ondorioak atera eta taldean eztabaidatu akordioak lortzeko. 2018ra bidaliko dugun bideorako ideiak adostu! Diapositiba batean laburtu eta misioa entregatu.
​
Hasteko binaka elkartuko zarete etxean nola birziklatzen duzuen aztertzeko. Egoera pertsonala ezagututa, beste bikote batekin elkartuko zarete elkarrekin ondorioak ateratzeko. Lauko talde horretan burutu behar duzue misioa. Taldeak sortzeko araua amaitu da.
​