top of page

1.Kasua: Digestio arazoak
MILEY CYRUS

Milye Cyrus.jpg

Jaiotza: 1992/11/23
Altuera: 165 cm
Pisua: 58 kg

Google aurkezpen bat sortu behar duzue kasua aztertzeko 150XP

Ospitalera heldu da tripako min handiarekin. Gau osoa eman du botaka egiten eta sukarrarekin. Oso urduri dago gaur gauean MTV sarietan abestu behar duelako. Bere kasua aztertu beharko duzue, proba desberdinen bidez diagnostiko bat eta tratamendua lortzeko. Horretarako digestio-aparatua ondo ezagutzea ezinbesteko da.

​

​

​

​

Aurkezpenean hurrengo diapositibak agertu behar dira:

​

A.Diapo 1: Zeintzuk dira digestio aparatuaren funtzioak (25XP)


B.Diapo 2-3-4: Miley-ren atzoko afaria aztertuko dugu 2 hipotesi frogatzeko
          - Jandako zeozerrek min egiten dio intolerantzia edo alergia bat dela eta
          - Janaria kutsatuta egon zitekeen eta intoxikazio bat jasan du

 

Afaltzeko 2 arrautza, okela xerra bat (200gr inguru), ogi integrala eta entsalada bat hartu zituen

 

  1. Azaldu Miley-ren afariko elikagai bakoitzaren ezaugarriak eta dituen mantenugaiak. Ez ahaztu bakoitzaren funtzioa azaltzen. (25XP)

  2. Izendatu digestio-hodiaren atalak (heste mehe eta lodiarenak barne), horretarako irudi bat erabiltzea gomendagarria da. Kontutan eduki Miley-k koloneko minbizia izan zuela orain dela 5 urte. Hori dela eta kolonaren zati bat moztu eta kendu zioten kirurgia bidez. Bilatu interneten nolakoa den orain Miley-ren hestea. (25XP)

  3. Azaldu digestio-hodiaren organo bakoitzean ematen den prozesua. Digestio motarekin erlazionatu (kimiko-fisiko), eta ez ahaztu digestio entzimak aipatzeaz. Adibidez: ahoan elikagaiak txikitzen dira eta digestio kimikoa hasten da... (25XP)

​

C.Diapo 5:  Azaldu xurgapena non eta nola ematen den. (10XP)


D.Diapo 6: Miley-ren aita arduratuta dago bere alabaren pisua dela eta, oso argala ikusten baitu. Kontutan edukita Miley-ren altuera 1,65 m dela eta bere pisua 58 kg-koa dela, kalkulatu bere gorputzaren masa indizea (erderaz IMC, hori erabili nola kalkulatu bilatzeko) eta esan zein den bere egoera fisiologikoa. (10XP). Zein uste duzu dela bere aitaren ardura? Zein da buruan daukan gaixotasuna? Modu laburrean azaldu.

 

E.Diapo 7-8: Diagnostikoa egin ahal izateko hasierako bi hipotesietara itzuliko gara.

  1. Azaldu elikagaiek eragindako intoxikazioak eta nola kontserbatu eta manipulatu behar diren elikagaiak kutsadura sahiesteko. (20XP)

  2. Nola eta zergatik sortzen dira elikagaiek eragindako alergiak (10XP)
     

  • YouTube

Digestio-aparatuaren anatomia

  • YouTube

Digestio-aparatuaren funtzionamendua

bottom of page