THE
HOSPITAL
4.Kasua: Nefrologia
Belen Esteban
Jaiotza: 1973/11/09
Altuera: 167 cm
Pisua: 60 kg
Adi mesedez! Belen Esteban heldu da gure ospitalera! Txisa egitean mina nabaritzen du eta oso larrituta dago! Ez du nahi gertatzen zaiona prentsan ateratzea, eta susmatzen du ospitalean kazetari infiltratuak daudela. Hori dela eta, tratatzen hasi baino lehen medikuak garela frogatzeko proba bat egin beharko dugu.
Kontuz lortutako emaitzekin! Iraitz-aparatuaren inguruko proba honetan anatomia eta fisiologiari buruz dakizuen guztia erakutsi beharko duzue. Proban emaitza txarrak lortuz gero kazetari infiltratuak zaretela pentsatuko dugu eta kaleratuak izango zarete!
​
Oraingo honetan banaka egingo duzue lan, dakizuen guztia erakusteko!
​
Lanean hasi baino lehen gaia birpasatzeko denbora izango duzue. Hurrengo bideoa ikusi eta apunteak hartu beharko dituzue:
Aurreko bideoa ikusi ondoren iraitz-aparatuaren ideia orokorra izan behar duzue. Hartutako apunteak osatzeko liburua ireki eta birpasatzeko materiala sortuko duzue. Hurrengo eguneko probarako oso erabilgarriak izango dira:
​
-
Iraizketaren funtzioa argi izatea
-
Iraizketan parte hartzen duten organoak identifikatzea
-
Gernu-sistemaren anatomia azaltzen duten marrazkiak (giltzurrunak eta nefronak barne)
-
Gernu ekoizpenaren prozesua ondo ulertzea
​
Birpasatzeko saioaren ondoren egin beharrekoa: