top of page

2.Kasua: Arnasteko arazoak
Iñaki Williams

Iñaki Williams.png

Jaiotza: 1994/06/15
Altuera: 186 cm
Pisua: 80 kg

Irudi interaktibo bat sortu behar duzue ARNAS-APARATUA eta honekin erlazionatuta dauden gaixotasunak azaltzeko
150 XP

Gure ospitalera heldu da gaur goizean oso oso nekatuta eta arnasteko arazoekin. Etorri baino lehen gimnasioan entrenatzen egon da beste jokalariekin, baina ezin izan du entrenamendua amaitu. Ez zaio horrelakorik inoiz gertatu eta arduratuta dago igandean partidua daukalako.

​

​

​

​

​

​

​

Irudi interaktiboa egiteko Genially erabiliko dugu. Erabiltzen duzuen lehenengo aldia izanez gero, zuen Google kontuarekin sartu beharko zarete. Irudi interaktiboa sortzeko hurrengo pausuak jarraitu:

​

1. Crear Genially klikatu

2. Irekitzen den menuan "Imagen Interactiva" aukeratu

3. Zuen irudiaren portada izango den  irudia igo behar duzue. Kasu honetan, arnas-aparatu aztertuko dugunez, arnas-aparatuaren irudi on eta polit bat bilatu beharko duzue hasi aurretik. Behin irudia aukeratuta, driven gorde edo ordenagailuan deskargatu Geniallyn igotzeko.

4. Geniallyn igotzean ondo ajustatu diapositiban. Horretarako, erabili duzuen irudiaren tamaina ona izan behar da, bestela dena pixelatuta agertu daiteke.

​

Irudi interaktibo bat denez, bertan botoiak gehitzeko aukera izango duzue, azalpenak gehitu ahal izateko. Modu horretan aztertuko dugu kasu kliniko hau.

 

Iñaki Williams-ek interes handia dauka gertatzen zaiona ulertzeko, eta irudi hau erabiliko duzue bere kasua ondo azaltzeko, batez ere, arnas-aparatua nola funtzionatzen duen ulertzeko.

​

Irudi interaktiboan gehitu beharreko botoiak hurrengoak dira:

​

  • Arnas-aparatua osatzen duten atalak: atal bakoitzaren deskribapena eta funtzioa azaldu. (25XP)

  • Birika aireztapena: mugimenduak eta mugimendu horiek eragiten dituzten muskuluak azaldu. (20XP)

  • Gas-trukea: Nola ematen da gas-trukea? Non gertatzen da? Zer da difusio bakuna? Zer paper jokatzen du hemoglobinak? (25XP)

​

Iñakiren arazora itzuliz, bere arnasteko arazoak aztertuko ditugu.

​

  • Orain dela 2 aste, partidu batean, lurrera erori zen eta kriston kolpea hartu zuen saihetsetan. Momentuan ez zion garrantzi handirik eman, baina uste dugu kolpe hori bere arnasteko zailtasunen atzean egon daitekeela.

    • Ze arazo eman daitezke arnasketan saihetsetan emandako kolpearen ondorioz saihetsaren bat apurtu bada? (15XP)​

    • Saihetsak apurtzearen ondorioz pleura zulatuz gero, neumotorax izeneko patologia ematen da. Neumotoraxa zer den azaldu. Uste duzu hau izan daitekeela Iñakiren kasua? (kontuan eduki kolpea orain dela 2 aste hartu zuela) (15XP)

​

Arnasketa arazoak sortzen dituen produktu bat TABAKOA da. Iñakik ez du erretzen, kirolari profesionala delako, baina bere inguruan badaude pertsona erretzaileak. Ondorioz. Iñakik tabakoaren kearekiko zeharkako esposizioa dauka.

 

  • Azaldu tabakoarekiko mendetasunak sortzen dituen arazoak. (20XP)

    • Tabakoaren 3 substantzia nagusien ondorioak aztertu. 

​

Iñakik ezagutu nahi ditu arnas-aparatuan sortu daitezkeen beste gaixotasunak. Gaixotasunak oso ugariak direnez, pare bat aukeratu eta azalduko dizkiogu. Arnas-aparatuko gaixotasunak sortu ditzaketen agente desberdinak daudenez, 2 aukeratuko ditugu, jatorri desberdina daukatenak:

​

  • Mikroorganismo patogeno batek sortutako arnas-aparatuko gaixotasuna (15XP)

  • Atmosferan dagoen agente natural edota kutsatzaile kimiko batek sortutako gaixotasuna (15XP)

​

​

​

​

Irudi interaktiboa sortzeko gomendioak:

​

  • Oso ondo aukeratu erabiliko duzuen irudi nagusia! Arnas-aparatua ondo ikusi behar da eta ez dira atalen izenak agertu behar!

  • Irudia dagoen diapositiban zuen izen-abizenak agertu behar dira

  • Botoien forma-kolore-ikono desberdinak erabili kasua aztertzeko atal bakoitzean

    • Arnas-aparatuaren atalak​

    • Birika aireztapena

      • Gas-trukea (birika aireztapenaren barruan sartzea ideia ona izan daiteke)​

    • Saihetsetan hartutako kolpearen ondorioak

    • Tabakismoa

    • Arnas-aparatuaren gaixotasunak

  • Botoi interaktiboak sortzean aukera desberdinak daude:

    • Etiketa: Sagua gainetik pasatzean irekiko da, klik egin gabe (horrelako asko egotea nahiko deserosoa da, nahi gabe irekitzen direlako)​

    • Leihoa: Irekitzeko klik egin behar dugu gainean. Tamaina desberdinak aukeratu daitezke.

    • Beste orri batera joatea: Hau erabili ahal izateko, irudia duen diapoaz gain beste diapo bat sortu behar duzue aurretik. Hau erabiliz gero ez ahaztu atzera itzultzeko botoila gehitu behar dela, irudi interaktibora itzuli ahal izateko!

  • Edozein botoi mota aukeratuta, barruan idazten duzuenaren formatua zaindu. Bertan azalpenak idazteaz gain irudiak txertatu daitezke ere. Aukera horiek aprobetxatu informazioa modu erakargarrian idazteko.

  • YouTube

Bideo honetan irudi interaktibo bat nola sortu azaltzen dut baina... bideoa nahiko luzea da (ups!) eta aspaldi grabatuta dagoenez genially aldatuz joan da. Hala ere, uste dut lagungarria izan daitekeela ;)

  • YouTube

Arnas-aparatuaren anatomia

  • YouTube

Arnas-aparatuaren funtzionamendua

bottom of page