THE
HOSPITAL
3.Kasua: Kardiologia
Ron Weasley
Jaiotza: 1980/03/01
Altuera: 173 cm
Pisua: 79 kg
Google dokumentu batean kasua aztertzeko mediku-txostena egin behar duzue
150XP
Ron Weasley-k istripu bat izan du auto hegalarian Hogwarts-era iristen. Bertan sendatzen saiatu dira baina magiak ez du horrelako arazoetan oso ondo funtzionatzen eta gure ospitalera ekarri dute. Lehenengo azterketa egin ondoren ikusi dugu odol asko galdu duela eta transfusio bat egin behar zaio. Kolpearen ondorioz pultsoa ez da egonkorra, horregatik bihotzaren ekografia bat eskatu dugu organoak kalteren bat izan duen aztertzeko, eta elektrokardiograma bat eskatu dugu ere bihotz taupadak kontrolatzeko.
​
​
​
​
​
​
Txostenaren formatua oso ondo zaindu behar da, Dumbledor-ek kopia bat eskatu digu eta, beraz informazioa ondo adierazita egon behar da ulergarria izateko. Zuen hitzak erabili, testuak kopiatu eta pegatzea guztiz debekatuta dago gure ospitalean!
​
Letra: VERDANA 13 (atalen izenburuak desberdinak izan daitezke, adibidez letra iluna erabiliz)
Irudiak, taulak, marrazkiak, etab. erabili behar dituzue.
​
Txostenean hurrengo atalak agertu behar dira:
​
A.PORTADA: Kasuaren izenburua, gaixoaren izen-abizenak eta medikuen izen-abizenak. Portada bat denez ondo pentsatu formatua. (5XP)
B.AURKIBIDEA: Txostenean landuko diren puntu guztiak eta zein orrialdetan dauden adierazi. (5XP)
​
C.TXOSTENA: Hurrengo puntuak agertu behar dira:
-
Odol analisi bat eskatu dugu laborategian (buruan eduki Ron odol garbi bat dela) . Emaitzak ulertu ahal izateko ezinbestekoa da odolaren osagaiak ondo ezagutzea. Aipatu odolaren osagaiak eta azaldu zein den bakoitzaren funtzioa. (20XP)
-
Odol transfusio egin aurretik odol taldea aztertu behar da. Ron-en odol taldea 0 da. Interneten bilatu ondol taldeen inguruko informazioa eta hurrengo eskema jarraituz azaldu zure txostenean:
-
0 odol taldeko gaixo batek ze talde edo taldeetako odola jaso dezake? (10XP)
-
Erraza da 0 taldeko odol emaileak aurkitzea? (5XP)
-
Zein esaten da dela odol emaile unibertsala eta zein odol hartzaile unibertsala? Ondo azaldu arrazoiak. (10XP)
-
-
Badirudi istripuaren ondorioz kaltetu den odol hodia zaina bat dela, eta horrek mediku bezala lasaiago utzi gaitu. Odol hodi desberdinak azaldu (egitura, funtzioa, ezaugarri bereziak, etab) eta hurrengo galderari erantzun: zergatik da arriskutsuagoa arteria bat apurtzea zaina bat apurtzea baino?​ (20XP)
-
Ron-en bihotza ondo dagoen ulertzeko garrantzitsua da bihotzaren atalak eta funtzionamendua ondo ulertzea. Horretarako, laborategian txerri baten bihotzaren disekzioa egingo dugu, jakinda txerrien eta gizakien bihotzak oso antzekoak direla. Disekzioa egiteko protokoloa izango duzue eta bertan agertzen diren ariketak gehitu beharko dituzue txostenean. (30XP)
-
Bihotzaren ekografia egitean murmurio bat entzuten da. Zer eragiten du hots edo soinu hori entzuteak? Murmurioak zer diren ondo ulertzeko, bihotz-zikloa azaldu. Ez ahaztu taupaden faseak ondo azaltzeaz. (10XP)
-
Ronek zauritu duen odol hodia, zirkulazio sistemikoaren parte den beheko kaba zaina izan da. Azaldu zergatik gizakien (baita magoena ere) zirkulazioa bikoitza den, eta birika-zirkulazioa (zirkulazio txikia) eta zirkulazio-sistemikoa (zirkulazio handia) azaldu. Bakoitzean parte hartzen duten birika eta zaina nagusiak aipatu, ibilbidea zein den ondo adierazi, eta ez ahaztu ze odol mota garraiatzen duen aipatzea. Irudi batekin lagundu zaitezke, baina irudi horren azalpenak ezinbestekoak dira. (25XP)
-
Badirudi Ron-en egoera ez dela oso larria. Hemorragia gelditzea lortu dugu eta transfusioarekin hobeto dago, bere bihotza egonkortu da. Hala ere, Hogwarts-era bidali baino lehen ingresatuta utziko dugu pare bat egunetan. Denbora hori aprobetxatuko dugu zirkulazio-aparatuaren osasuna zaintzeko jarraitu beharreko ohitura osasungarriak azaltzeko. (10XP)